XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pezioloa / brakteak / hostoak / sustrai axonomorfoa / 29. eskema: Taraxacum vulgare.

1. Beha itzazu aurreko eskemetan agertzen diren sustrai-mota ezberdinak.

a) Sustrai faszikulatu eta axonomorfoen arteko ezberdintasunak adierazi.

b) Arbi-formako sustraia, aurreko zein taldetan sartzen da?.

c) Nola deitzen dira, zurtoinetik sortzen diren sustraiak?.

2. Zurtoinak behatu eta adierazi: a) Aireko zurtoin-motak.

b) Lurpeko zurtoin-motak.

3. Adieraz itzazu eskemetan agertzen diren hosto-mota ezberdinak ondoko eritziak kontutan hartuz: a) Zurtoinean kokatzeko era.

bertizilatuak / txandakakoak / aurkakoak / banakakoak.

Konposatuak familia.

- Landare belarkarak.

- Loreak, zurtoin-muturrean kokatuak, kapitulu moduko infloreszentziak osotzen dituzte.

Infloreszentziak lore ttikitto ugariz eraturik daude, eta lore-multzoak lore bakar bat dirudi.

Kapitulua, kaliza-itxurako brakteaz inguraturik agertzen da.

Infloreszentzia guztiz lore berdinekin osoturik egon daiteke, txikori-belarrarena bezala, edo 2 mota ezberdinekin, San Joan loreetan bezala.

- Familia honetakoak dira ere: kamamila, txikoria, garduak...